Petronorrek bere lehen 9.000 Fuel BIA tona findu ditu pasa den ekainean. Froga moduan egindako honako produkzio hau oso emaitza honekin amaitu da, zentzu guztietan.
Fuel BIA delakoa (Sufre maila Baxukoa) bunker eta itsasontzientzako erregai moduan erabiltzen den fuel-olioa da, barne merkatuan ez daukana eskari askorik, baina esportazioari dagokionez aukera handiak ditu.
Zentzu honetan, Petronorren erronka bikoitza da. Alde batetik, sufre baxuko produktu honen ekoizpena, honetarako petrolio gordin egokiak eskuratu behar dira eta eskatutako zehaztapenak ongi lortu. Bestalde, kanpoan merkatu berriak bilatzea, barne eskaera urria kontutan izanik.
Etengabeko teknologia inbertsioei esker Petronor, urte eskasetan, 3.5% sufredun ohiko fuel-olioak ekoizteaz BIA delakoak produzitzera pasatu da, zeinek %1eko sufre kantitatea ez dute gainditzen. Hau da, sufrean oso baxua den fuel-olioa eta ingurumen ezaugarri zorrotzenekin bat datorrena.