Repsol Fundazioak Ekintzaileen Funtserako laugarren deialdia abiarazi du, energiaren eraginkortasunaren eta energiaren arloko proiektuak bultzatzeko

-Ekintzaileen Funtserako laugarren deialdian proposamenak aurkezteko epea hasi da eta azaroaren 15a arte iraungo du.

-Deialdian onartuko dira, bai enpresa-proiektuak sortzeko proposamenak, bai kontzeptu-frogaren garapena baino behar ez duten ideien proposamenak.

-Aurkeztuko diren proposamenek erakutsi behar dute energiaren eraginkortasunaren eta energiaren arloan ekarpen garrantzitsua egingo dutela kate integratuan, ekoizpenetik azken erabileraraino.

-Funtsak honako hauek eskainiko dizkio sortu nahi den proiektu bakoitzari: prestakuntza, teknologia-aholkularitza eta enpresa- eta lege-aholkularitza; gainera, 6.000 eta 12.000 euro bitarteko diru-laguntza hilean, proiektua inkubatu bitartean. Proiektua inkubatzeko epea gehienez ere 24 hilekoa izan daiteke.

-Joan den astean, Repsol Fundazioak iragarri zuen Ekintzaileen Funtserako hirugarren deialdian hautatuak izan ziren sei proiektuak eta lau ideiak.

-2011tik, Funtsa sortu zenetik, egin diren hiru edizioetan, 1.600 proposamenetik gora jaso dira, eta parte-hartzea handituz doa.

Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtserako laugarren deialdian proposamenak aurkezteko epea hasi da eta azaroaren 15a arte iraungo du. Epea azaroaren 15eko 24:00 orduetan amaituko da.

Nork har dezakeen parte deialdian: adinez nagusiak diren pertsona fisiko guztiek, bai eta legez osatutako pertsona juridiko guztiek ere, herritartasuna edozein izanda ere, baldin eta enpresa proiektu baten jabeak badira, eta proiektu hori energiaren eraginkortasunaren eta energiaren arloan ekarpen esanguratsua izango duten prozedurak, prozesuak, teknologiak eta abarrak erabiltzeagatik nabarmentzen bada.
 
Parte har dezaketen enpresen tamainari dagokionez, mikroenpresek eta enpresa txikiek soilik parte har dezakete. Kasu horretan aplikatuko dira 2003ko maiatzaren 6ko Europako Batzordearen Gomendioaren 2. artikuluan ezarritako definizioak. Gomendio hori mikroenpresei, enpresa txikiei eta enpresa ertainei buruzkoa da.

Ekintzaileen Funtsak honako hauek eskainiko dizkio sortu nahi den proiektu bakoitzari: prestakuntza, teknologia-aholkularitza eta enpresa- eta lege-aholkularitza, tutore-talde batek koordinatuak; horrez gain, 6.000 eta 12.000 euro bitarteko diru-laguntza hilean, eta gehienez ere 24 hileko epean. Horri esker, proiektua garatu ahal izango dute, merkatu-eskakizunei egokituta. Horrela, haien enpresa erakargarriagoa izango da, kapitala bereganatzeko.

Horrekin batera, Ekintzaileen Funtsak gehienez ere bost ideia gehiago hautatuko ditu. Ideia horiei ere aholkularitza emango die, bai eta hilean 2.000 euroko laguntza ere, gehienez 12 hilabeteko epean. Horren helburua ideia horiek lantzen laguntzea da, etorkizunean inkubazio-prozesu batean parte hartzeko bezain garatuak izan daitezen.

Repsol Fundazioak koordinatuko du ekimenak garatzeko eta finkatzeko prozesua. Repsol Teknologia Zentroaren gaitasunak eta azpiegiturak erabili ahal izango dira, bai eta beste zentro eta erakunde batzuenak ere. Horrekin batera, Repsolen arlo eragileen aholkularitza eskuratuko zaie, bai eta beharrezkoak diren kanpoko laguntzak ere, ekimenen balioa agerian uzteko zehaztutako helburuak lortzeko xedez. Gainera, merkatuan sartzen lagunduko zaie, eta beharrezko enpresa-harremanak eskainiko zaizkie, merkataritza-fasean has daitezen bultzatzeko.

Parte-hartzeari eta oinarriei buruzko informazio osoa hemen irakur daiteke: www.fundacionrepsol.com.


Hiru deialdietan gora egin du parte-hartzeak

   
Hirugarren deialdiko irabazleak joan den astean jakinarazi ziren: 746 proiektu jaso ziren, aurreko deialdian baino %55 proiektu gehiago. Proiektu horien %95 Espainiakoak dira, eta autonomia erkidego guztietako proposamenak jaso ziren. Gainerako proiektuei dagokienez, gehienak Latinoamerikakoak dira. Horrez gain, Europako eta Estatu Batuetako proposamenak ere jaso ziren.

Proposamenen tipologia askotarikoa izan da, eta energiaren arlo guztiak jorratu dira: bilaketa, ekoizpena, sorrera, garraioa, banaketa eta azken erabilera. Energiaren ekoizpenari eta sortzeari buruzko proposamenen kopurua handiena izan da, hau da, guztikoaren %69ra iritsi da.


Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsari buruz

Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsa energia eraginkortasunaren arloko lehenengo funts pribatua da Espainian. Xedea talentua sortu eta erakartzea da, bai eta proiektuak eta enpresa berritzaileak bultzatzea ere, baldin eta energia bilatzetik energiaren azken erabilerara arte iraunkortasuna ematen badute.
   
Repsolek proiektu berritzaileen garapena bultzatzeko estrategia dauka, eta Repsol Fundazioaren ekimen hori esparru horretatik abiatu da. Horrez gain, gaur egungo energia-ereduen iraunkortasuna hobetzeko konpromisoen barne hartzen da.
   
Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsak lagundutako proiektuak, jarduera ekonomikoak garatzeaz gain, balioa emateko, enplegua gure herrialdean sortzeko eta Espainiako estatuko ekonomiaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko lagungarriak izatea da Repsolen asmoa.