SEGURTASUN KONPROMISOA

Langileen, kontratisten eta inguruko biztanleen osasuna eta segurtasuna bermatzea erabateko lehentasuna da Petronoren findegian, gizartearekin hitzartu dugun konpromisoa betetzeko funtsezko osagaia baita.

Petronorreko findegian, bada, segurtasunez eta arduratsu jokatzen dugu jarduera guztietan. Indarrean dauden lege eta araudi guztiak betetzen ditugu, baita segurtasunari buruzko nazioarteko kode zorrotzenek adierazitako jardunbide onenak ere.
 

PREBENTZIOA

Hala, lan-arriskuen nahiz industria-arriskuen prebentzioa findegiaren kudeaketa-sistema orokorrean dago aintzat hartuta, eta, prebentzio-sistema horren barruan, arriskuak ebaluatzeko zenbait prozesu, prebentzioari buruzko hainbat jardunbide eta aldian behingo zenbait kontrol gauzatzen ditugu

Instalazio, ekipamendu eta lantokiko prebentzioa

Instalazio, ekipamendu, lantoki eta lanpostuetako prebentzio nahiz zuzenketa neurriak ezartzen ditugu, lanpostuen arriskuei buruzko azterketaren emaitzak aintzat hartuta; prozesuen segurtasuna aztertzen dugu; lege-araudiak ezarritako ikuskapenak egiten ditugu; berraseguratzaileen ikuskapenak jasotzen ditugu; barneko nahiz kanpoko ikuskaritza guztiak egiten ditugu, baita programatutako ikuskapenak ere; aurreikuspenetan, prebentzioan eta zuzenketetan oinarrituta, instalazioak eta ekipamenduak mantentzeko programak garatzen ditugu; suteak hautemateko eta horiei aurre egiteko instalazioak mantentzeko programak lantzen ditugu; produktuei buruzko informazio-fitxak betetzen ditugu; osasuna zaintzen dugu; jazoera guztien ikerketatik ateratako ondorioak aplikatzen ditugu; segurtasuna zaintzeko prebentzio-behaketak egiten ditugu; eta findegiaren segurtasun eta osasun batzordeko langileen ordezkariek proposatutako segurtasun-neurriak ezartzen ditugu.

Langileen lanpostu arriskuak

Langileei beren lanpostuko arriskuen, prebentzio-neurrien eta babesaren gaineko informazioa ematen diegu, eta beren egitekoak betetzeko prestakuntza eta entrenamendua eskaintzen diegu.

Jardunbide zehatzak

Jardunbide zehatzak eskatzen dituzten eragiketak eta lanak gauzatzeko prozedurak eta argibideak ematen dizkiegu, eta horietan guztietan segurtasuna egiaztatuta dagoela bermatzen dugu.

Prebentzio-neurrien katea

Prebentzio-neurrien katean hutsik gertatuz gero suerta daitezkeen ondorioak leuntzeko larrialdi-neurriak finkatuak ditugu.

Lankide guztien osasuna

Lankide guztien osasuna zaintzen dugu Petronorreko laneko osasun-zerbitzuaren bidez.

Enpresa-jarduerak

Enpresa-jarduerak elkarrekin koordinatzen ditugu, enpresa kontratista askok baitihardute Petronorreko langileekin batera findegiko nahiz itsas terminaleko lanetan.

MANTENTZE LANAK

Lanpostuetako, makinetako eta taldetako mantentze-lan jarraitua egiten dugu prozesuen segurtasuna ziurtatzeko. Lanpostuetatik arriskua uxatzen ere laguntzen dute. Mantentze-lanak ez egiteak edota ez egoki batek arrisku egoerak, istripuak eta osasun arazoak sortu ditzake. Mantentze-lanak arrisku handiko jarduerak dira. Eta segurtasunez burutu behar dira.
– Istripuak (labaindurak, estropezuak eta erorketak) mantentze-lanik ez egitearen edo haiek behar bezalakoak ez izanaren ondorioz gertatzen dira.
– Ekipamenduen eta eraikuntzako makinen aldikako mantentze-lanen gabezien ondorioz akatsak egon daitezke eta, ondorioz, operarioei eta gainerako langileei lesioak eragin ahal diezaizkieke (adibidez, zinta garraiatzaileak, garabiak, karga-jasogailuak, esku-eskailerak eta abar gaizki badaude.).
– Zaharberritzearen sektorean, mantentze-lan urriak izaten dira istripuen jatorri nagusia. Mantentze-lan urriekin lotuta dauden istripu gehienak ekipoekin daude lotuta (adib., akatsak hartuneetan edo kableetan, gas ekipoak mantentze-lan gabeziarekin) edo baita ihesekin eta isurpenekin ere.
– Ezinbestekoak diren segurtasuneko ekipoek ere huts egin dezakete eta istripu larriak eragin. Gehiago jakiteko, zoaz EU-OSHA webgunean mantentze-lanekin lotutako atalera.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia (EU-OSHA): Mantentze-lanak

EBALUAZIO-PROZESUAK

Diseinu-aldikoa

Diseinu-aldiko arriskuen prebentzioa. Instalazio berriek edota zaharrak handitzeko eraikitakoek izan ditzaketen arriskuak aztertzen ditugu instalazioak abian jarri aurretik, eta, horretarako, finketaren industriako teknika entzutetsuenak baliatzen ditugu.

Erosketen gainekoa

Erosketen gaineko arriskuen prebentzioa. Ekipamenduak, materialak eta produktuak erostean, gai horiek goi-mailako segurtasun-baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen dugu.

Jarduketa eta mantentzealdietarako

Jarduketa eta mantentzealdietako arriskuen prebentzioa. Prebentzio-mota horrek lanpostu eta lantoki guztiak hartzen ditu aintzat, ingurutik jaso daitezkeen eraginak barne.

Gai arriskutsuak erabiltzean

Gai arriskutsuak erabiltzean jazo daitezkeen zorigaiztoko gertakarien prebentzioa, Administrazioaren ikuskaritza zorrotzen bidez.

KONTROLA

Certificado AENORCertificado IQNET

Mantentze-programak

Mantentze-programen bidez, instalazioen eta ekipamenduen ustiaketari buruzko kontrolak egiten ditugu; orobat, lege-araudiari nahiz sona handiko beste araudi batzuei dagozkien ikuskaritzak gauzatzen ditugu aldian-aldian.

Suteak

Suteak hautemateko eta horiei aurre egiteko instalazioak aztertzen ditugu, suteen aurkako planak abian jarri behar izanez gero instalazio horiek erabilgarri eta zuzen egongo direla bermatzeko.

Lana egokiro gauzatzea

Lana egokiro gauzatzen dela zaintzen dugu lan-baimenen sistemaren bidez. Baliabide horren bitartez, instalazioetan bertan ebalua dezakegu findegi osoan egindako lanen batean arriskurik ote dagoen.

Legezko nahiz borondatezko ikuskaritzak

Legezko eta borondatezko auditoriak, administrazioaren eskakizunetatik harago doazenak, segurtasuna kudeatzeko sistema eta gure prebentzio-zerbitzua behar bezala ezarrita, mantenduta eta indarrean dagoen legeria betez daudela egiaztatzeko. Horren erakusgarri da ISO 45001:2018 ziurtagiria, OHSAS estandarra ordezkatzen duena.