“Segurtasuna konpromiso pertsonala da eta erantzukizun morala” adierazi zuen Carlos Yoldi Petronorren Enpresa Ekintzen koordinatzaileak, atzo, Osalanek, Iberdrola Dorrean, antolatutako Eraikuntza-obra handien Segurtasunaren Kudeaketari buruzko jardunaldian.
Izaskun Urien Osalanen zuzendariak eta Antonio Moreno Iberdrolaren Prebentzio Zerbitzuaren zuzendariak Eraikuntza-obra handien Segurtasunaren Kudeaketari buruzko jardunaldia ireki eta aurkezteaz arduratu ziren. “Pertsonekin, pertsonentzat eta pertsonengatik, konpromiso horretan bat etorri behar gara. Gaurko jardunaldia bezalako topaketak gogorarazten digute 0 istripuen helburua lortu daitekeela eta segurtasun arloan bikaintasuna bilatzen duten enpresa guztiak zoriontzen ditut” esan zuen Urienek. Morenok, bere aldetik, hurrengoa gaineratu zuen: “Aurreko porrot eta akatsez ikasi behar dugu”.
Ondoren, Javier Urruchua Iberdrola Dorrearen zuzendariak hitzaldiei hasiera eman zien dorrearen eraikuntzaren zatirik adierazgarri zein konplexuenak azalduz, baita segurtasun eta osasun arloan izandako jokaerak zenbatuz ere. Zentzu horretan proiektu batean parte hartzen duten guztiek inplikatu behar direla azpimarratu zuen: “garrantzitsuena da, guztiek inplikatu behar gara”. Jarraian, Jose Luis Garcia Mochales Portuko Autoritatearen Eraikuntza Arloko arduradunak Punta Sollana dikearen eta Axpe zein kruzero kaien luzapen lanei buruzko mintzaldia eskaini zuen. Gainera, inguru hiperbarikoan egiten diren lanen segurtasuna kudeatzeko modua ezagutzera eman zuen.
Carlos Yoldi Petronorren Enpresa-Jardueren koordinatzaileak eta Andres Flores Repsolen Ingeniaritza Zuzendaritzaren Eraikuntza arduraduna hitza hartu zuten, ondoren, Muskizko findegiko Koke Plantaren eraikuntzaz hitz egiteko. Eraikuntza prozedura eta proiektu honetan prebentzioa kudeatzeko era deskribatu ostean Floresek hurrengoa esan zuen: “Repsolen seguruak ez diren ekintzekin lan egiten dugu emaitzak hobetzeko, konpainia honen langileok 0 istripugarritasunarekin konprometituak gaude”. Ildo beretik Yoldik “segurtasuna eta ingurumena” Petronorren DNA-n dagoela gogoratu zuen: “esparru honetan lan egin nahi dugu, eta lan egiten dugu, gure helburua istripuak saihestea baita. Segurtasuna konpromiso pertsonala da eta erantzukizun morala, istripuak beti ekiditu daitezke”.
Atseden txikia eta gero jardunaldiak beste lau hitzaldiekin jarraitu zuen. Oskar Sanz BBGren Segurtasun, Osasun, Ingurumen eta Kalitatearen arduradunak eta Jose Juan Meaza BBGren Ondasunaren Segurtasun teknikariak Bahia Bizkaia Gas-ren handitze prozesua azaldu zuten, obraren segurtasun zein osasun planaren kudeaketa sistema eta “ikasitako irakaspenak” nabarmenduz.
Juan Manuel Bodegas Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Azterlan eta Plangintza zerbitzuburuak eta Carlos Arevalo I+P-ko Garapen zuzendariak Kabiezeserarte egindako metro luzapenaz hitz egin zuten, “diseinuaren bidez” prebentzio barne garapenak egitea duen garrantzia azpimarratuz.
Hitzaldi honen ostean Erika Diaz SLK-ko Kalitate, Segurtasun era Ingurumen zuzendariak eta Eduardo Valgañon Buesa Arenaren handipenean Segurtasun eta Osasun-koordinatzaileak proiektu honen egikaritze prozesua ezagutzera eman zuten, zeinetan eraikuntzaren erabiltzaileekin “elkar bizi” behar izan zuten obren garaian.
Jardunaldia Monica Lorenzo Iberdrola Generacion-en ipar guneko Ustiapen-kudeaketarako arduradunak amaitu zuen, Santurtziko Zentral termikoaren Tximinien eraiste fasea azalduz; bertan “prebentzioari eta pertsonen segurtasunari” lehentasuna eman zitzaiola argitu zuen.
Argazkiak, hemen.