Muskizek, Arraintxori Klubak –Petronorren babesarekin- antolatzen duen, VIII. Natura, Ehiza eta Arrantza Azoka izan zuen, Donibane Plazan, larunbatean.
Goizeko 10:30etan Muskizko Donibane Plazan hasi zen azoka, ekintzez betetako programarekin. Bertaratu zirenek ehiza txakurren, mikologia, sendabelarren, arrantza tresnen zein txori kantarien erakusketaz disfrutatzeko aukera izan zuten, baita hilketarik gabeko arrantza tailerra, korapilo tailerra, arku-tiroa, hegazti harraparien erakustaldia, haurrentzako tailerrak eta Enkarterriko produktu zein eskulangintzen postuak ikusi ere. Horrez gainera, harriko arrain eta basurde dastatzea antolatu zen eta erreskate simulazioa, Ertzaintzaren txakur unitate zein helikopteroarekin.
Gainera, jardunaldian zehar Barbadun ibaia 40 kilo amuarrainez birpopulatu zen eta Arraintxori klubaren zenbait kideei omenaldia eskaini zitzaien. Jose Luis Arredondo, Petronorren Ekonomia eta Finantza zuzendaria, eta Begoña Romo, Findegiaren Kanpo Harremanetako arduraduna, besteak beste, bertan izan ziren.
Argazkiak, hemen.