Bart gaueko 20:15an hidrokarburo-ihesa gertatu zen Nafta-P1 unitatearen hodi txiki osagarri baten barrena eta, ondoren, gasen su-hartzea. Berehala gerarazi zen unitatea, presioa murriztu eta gasok zuzirantz bideratu. Ez zen ez inolako eta ez ezelango kalterik izan. Esku-hartzea bizkorra bezain eraginkorra izan zen, barne-baliabideez, eta egoera kontrolpean egon zen une oro.
Orduandik unitatea geldirik dago, dagozkion ikuskapenaren zein konponketaren zain. Ohiko protokoloen arabera, jasotakoaren ikerketari ekin zaio.
Guztiaren berri jakinarazi zitzaien bart Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAri, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.