Petronorrek jakinerazi nahi du bihartik aurrera, irailak 16, lehen plantako P1 Platformatu Unitatea abian jarriko dela, aurkitutako ihesa konpontzeko lanak amaitu eta gero. Unitatea martxan jarri ostean, ostegunean, N1 eta N2 Nafta Desulfurazio Unitateak abian jarriko dira, lehen eta bigarren plantakoak, hurrenez-hurren.
Halaber, irailaren 13an, bigarren plantako P2 Platformatu Unitatea martxan jarri zen, abuztuaren 20tik geldirik izan ostean.
Abian jartzeak irauten duen artean aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, gasak zuzira bideratuko dira modu ziur baten erre daitezen eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak, baita atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Erabaki hauek adierazi zaizkio honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAri, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.