Pobe

Pobeñak Sokorroko Ama Birjinari omenaldia eskaini dio, gaur goizean. Marinel zein arrantzaleen zaindaria ermitatik elizara eraman dute, ohikoa den prozesioan.

Ehunka pertsona Pobeñan bildu dira, gaur, Sokorroko erromesaldiaz gozatzeko.  Goizeko 11:30ak aldera, kanpaien soinuarekin batera, Sokorroko Ama Birjina ermitatik atera da, bere janzkerarik onenekin eta adats ederrarekin -auzoko neska batzuk eskainitako benetako ileaz egindakoa-, Bariko San Nikolas elizara bidean.

Marinel zein arrantzaleen zaindariak, Pobeñako zahar-etxea bisitatu ostean,  bere prozesioa jarraitu du eliza-arte. Ohikoa denez, ibilbidean zehar Ohorezko Aurreskua eskaini zaio, baita lore-hostoak bota ere.  Azkenean, 12:30ak aldera, Sokorroko Ama Bariko San Nikolas elizara heldu da eta bertan meza nagusia izan da. Ama Birjina, hilabete bat egongo da han, Sokorrillo arte, egun horretan ermitara itzuliko dute.

Argazkiak, hemen.