Zierbenak bihar, irailak 20, antolatuko du bere Katxete Egunaren 3. edizioa, La Cuesta auzoan. Maribel Salas antzezlea jai egunaren amabitxia izango da.
Punta Lucero Kultur Elkarteak antolatuko du bihar, Trueba Dokumentazio eta Dibulgazio Zentroaren, Petronorren eta Bahia Bizkaiaren laguntzaz, bere III. Katxete Eguna, Zierbenako La Cuesta auzoan.
Katxete Eguna arratsaldeko 16:00tan hasiko da Haurren Txapelketarekin; ordu bat beranduago eta emakumea joko honetan barneratzeko asmoz, Emakumezkoen Euskadiko bigarren Txapelketa izango da, Maribel Salas antzezle famatuak amabitxi izanda. Ondoren, 18:00etan, gizonezkoen txanda, Senior Txapelketarekin.
Gainera, Trueba Zentroak, aurten, dibulgazio tresna birtuala diseinatu du –QR kodearekin- katxete bola-jokoari buruzko informazio zein argazkiekin, mugikorraren bidez ikusteko. QR kodea La Cuestako karrejoaren sarreran jarritako plakan eskuragarri izango da.