“Euskadiko industria zein teknologia testuingurua oso aproposa da ekintzailetzarako” azpimarratu du Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordeak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Elkartegian (Zamudion), izan den Energia eta Ekintzailetzari buruzko topaketa zein eztabaida jardunaldian. Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua eta Cesar Gallo Repsol Fundazioaren presidenteordea berarekin izan dira ekitaldiaren aurkezpenean.
Petronorrek, Repsol Fundazioak eta SPRI-k antolatutako- ekitaldiak ekintzailetzarekin erlazionatutako enpresa zein erakundeetako 100 ordezkarien presentzia izan du, topalekua sortzeko helburuz, gizarteak, bere eragile dinamikoenen bitartez, ekintzailetzaren abantailak eta aukerak ikusi dezan.
Aurkezpenean zehar Estibaliz Hernaezek “Euskadik ideia berrien garapenerako industria zein teknologia testuinguru aproposa” duela esan du baita “egiteko asko” dagoela aipatu ere: “erakundeen arteko koordinazio hobeagoa, ekintzailearentzako sinplifikazio gehiago eta balio ekarpen handiagoa bilatzen dugu, ekintzailetzaren fase guztietan laguntza integrala zein koherentea emanez”.
Ildo beretik Andreu Puñet Euskadiko izaera eta tradizio berritzaileaz mintzatu da, baita euskal industriaz zein jende irudikorraz, Enrique Sendagorta bezala, zeinek “Euskadiko ekonomiarentzako funtsezko energia proiektua abian jarri zuten, Petronor, eta superportuarekin batera izan ziren eta dira igartze berritzaile zein ekintzailearen eredu garrantzitsuak; egongo ez balitzateke, ziur aski euskal errealitatea beste bat izango litzatekeela”.
Cesar Gallok bere aldetik hurrengoa nabarmendu du: “ekintzailetza ez da ekintza baizik eta eginbeharra, berritzeko beharra. Repsolentzat berrikuntza, teknologia garapena eta helburuaren lorpena garrantzitsua da, mundu globalean beharrezkoa delako eraldaketa enpresa errealitateetan bermatzea, horregatik Konpainiak berrikuntza irekia babesten duen estrategia definitu du”.
Aurkezpenaren ostean, jardunaldia hiru zatitan banatu da, teknologia ekintzailetzaren agente dinamizatzaileei, erakundeen laguntzaz sortutako enpresei eta negozio ideien garapenean ikerketak duen garrantziari buruz mintzatu eta eztabaidatzeko.
Prentsa Oharra, hemen.
Bideoa, hemen.
Bideoa Youtuben, hemen.