Pozalaguako Leizeak, Repsol Gidaren txapelketan, “2013ko Txokorik Onena” bihurtu zenetik ez dio bisitak jasotzeari utzi, udan marka guztiak hautsiz: 7.600 pertsonek ikusi zuten abuztuan, bere historiaren hilabeterik onena.
Pozalaguako Leizeak (Karrantza) bisita errekor guztiak hautsi ditu Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” txapelketa irabazi zuenetik. Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean 15.687 bisita izan ditu, 7.600 bakarrik abuztuan, leizearen historiaren hilabeterik onena bihurtuz.
Gainera, Pozalagua, urriaren 2tik 4ra, Huelvan antolatutako I. Iberoamerikar Biltzarra zein Estatuaren Leize Turistikoen V. Biltzarraren (Cuevatur) protagonista nagusietako bat izan zen.
Turismo mailan “Txokorik Onena” irabaztea bultzada handia izan da Pozalagua eta bere ingurunearentzat, eta txapelketaren ondoren ez da eragin hori eteten.