Repsolek kalitate oneko petrolioa aurkitu berri du, 150m-ko lodiera baino gehiagokoa, Estatu Batuetako Mexikoko Golkoan. Aurkikuntza Louisianako kostaldetik 352 kilometrotara dago, sakonera handiko uretan dagoen Leon izeneko hobian, Keathley Canyon 642 blokean kokatua.
Repsolek esperientzia handia dauka ur sakonen zundaketa zulaketetan eta bere ahalmen teknologikoa mundu mailan ezaguna da. Biltegi hau, 9.684 metrorekin, Konpainiak operatzen duen hobien artean sakonenetarikoa da, aktibo honetan %60ko partaidetza izanik.
Mexikoko Golkoa mundu mailako gunerik errentagarrienetarikoa da, baita ikerkuntza potentzial handienetarikoa duena ere. Konpainiak inguru horretan 119 bloke ditu. Gainera, Repsolek, 2009an, tokiko aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoa egin zuen, Buckskin, Leonetik 50 kilometrotara kokatua, bere garapena definitu baino aurretiko ebaluazio fase finaletan dagoena.
Leonen aurkikuntzarekin Repsolek Estatu Batuetan bere posizioa sendotzen jarraitzen du, Konpainiaren gune estrategiko garrantzitsua, taldearen ekoizpenaren %10a dena.
Prentsa Oharra, hemen.