Sokorroko Ama bere ermitara bueltatu zen atzo –Pobeñan asteburuan zehar izandako- Sokorrillo erromesaldian egiten den ohiko prozesioan, San Nikolas Barikoaren elizan 27 egun egon ostean.
Hamarkada herritar baino gehiagok zaindu zuten arrantzale eta marinelen Ama Birjina, San Nikolas Barikoaren elizatik, ermitara bueltako bidean. Sokorroko erromesaldian bezala arrosa petaloak bota, aurreskua dantzatu eta Pobeñako Zahar Etxera gerturatu zitzaion, hango aitite zein amamak bisitatzeko. Ondoren meza nagusia eskaini zen bere omenez.
Argazkiak, hemen.