Petronorrek jakinarazi nahi du gaur -azaroak 5- goizeko 7:00etatik aurrera, FCC, eta berarekin erlazionatutako unitateak, gelditzeari ekin zaiola, Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatearen by-pass balbulan arazoa izan delako. Geldialdiak ez du ekoizpenean eraginik izango.
Geldialdiak irauten duen artean tximinian opakutasun maila gehitzen da, ur lurruna eta katalizatzaile hauts geldoaren igorpenagatik, ikusi egin daiteke baina findegi-barruan zein kanpoan ez du batere arriskurik eragingo.
Mantenu lanak amaitu ostean bere abian jartzeaz informatuko dugu.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.