“Europak Estatu Batuen iraultza energetikoari garapenaz erantzun behar dio eta bere baliabideak ustiatzen hasi, nazioarteko lehiakortasuna ez galtzeko” esan du Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatuak.
Esadek antolatutako jardunaldian zehar, Imaz energia eredu lehiakorra eta iraunkorra lortzeko beharraz mintzatu zen, eta horretarako teknologiak duen garrantzia azpimarratu zuen: “paradigma-adibidea da Estatu Batuetan `shale gasa´-ren iraultza”. Gainera, erreakzionatu behar dugula aipatu zuen, “industria lanpostuak galtzen dihardugu, BPGa galtzen, eta gure lehiakortasunaren alderdi garrantzitsua galtzen”. Ondoren Repsolen kostu totalen %60a energia kostua dela esan zuen, bere lehiakide amerikarrentzako, aldiz, %30a den bitartean.
Bere mintzaldian, Petronorren presidenteak ditugun baliabideak ere baloratu behar direla gaineratu zuen: “lehiakortasuna handitzea ohiko eta ohikoak ez diren baliabideak lortzean datza, betiere ingurumen irizpideak errespetatuz”.