Petronorrek 37 milioi euro inbertitu ditu bere Energia Eraginkortasuna hobetzen

Petronorrek 37 milioi euro inbertitu ditu CO2 isurien murrizketan, hainbat operazio ekimenetan eta lurrunaren aurrezte handian. Honi esker, Findegiak, lehen aldiz, 100en azpiko Energia Intentsitate indizea lortzen ari da.

Petronorren berrogei urte luzeetan lehen aldiz, Muskizko findegia 100en azpiko Energia Intentsitate indizea lortzen ari da. Fintze zein kimika sektoreko enpresen energia eraginkortasuna neurtzeko, Solomon konpainiak ezarritako nazioarteko adierazle estandarra da. Esan genezake energia intentsitate handiak kostu altua erakusten duela energia aberastasunean bihurtzean. Energia intentsitate baxuak,  aldiz, energia kostuen murrizketan mantendutako ahalegina islatzen du.

Energia Intentsitate Indizeak findegiaren egitura kontutan dauka, bere bihurtze ahalmena zein konplexutasuna, baita bere ekoizpen kopurua ere. Hiru datu orientagarri aipatzearren, 1996an Petronorren Energia Intentsitate Indizea 122 zen, 2014ko urtarrilean 111.2koa zen eta maiatzetik 100en azpiko zifretan dabil, abuztuan izan ezik (100.3). Teknikoki CO2 isurien murrizketan, hainbat operazio ekimenetan eta lurrunaren aurrezte handian inbertitutako 37 milioi euroei esker lortu da emaitza bikain hau.

Petronorrek, zehazki,  25 inbertsio proiektu sustatu ditu, 57.000 tona erregai (FOE) eta 172.000 tona CO2 aurreztuz. Horrez gainera, 36 operazio ekimen gauzatu ditu 52.000 tona erregai (FOE) aurreztuz, baita 291.000 tona CO2 ere. Aipatu beharra dago lurrun kontsumoa murrizteko pasa den urte amaieratik egindako esfortzua, 2013ko urtarriletik lurrun ekoizpena 135 t/ordutan gutxitzea lortu baita, 38 milioi euro aurreztuz.

Zentzu honetan, Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak hurrengoa esan du: “arrakastaren arrazoiak inbertsio, teknika zein operazio ekimenetan bakarrik oinarritzea akats barkaezina izango litzateke. Guztiaren atzetik pertsonak daude eta jarrerak, ezaguerak eta banakako zein taldeko aldarteak, lehendabizi azpimarratu behar direnak, goraipatu eta eskertu, baita txalotu ere. Beraz, mila esker guztiak egiten ari zareten ahalegin handiagatik, Findegi beratik zein Negozioa laguntzeko guneetatik, helburua posible izateko. Bide luzea geratzen zaigu oraindik, egia da, eta ezin gara lo gelditu, baina batzuetan ondo dago lortutakoa ikusteko momentu batean gelditzea, bide horretatik jarraitzera animatzeko”.