“Talisman konpainia erostearekin batera, abagune berriak azaltzen zaizkigu Repsol Taldearen partaide garen aldetik eta baita etorkizuna baikorrago ikusteko aukera ere” segurtatu die Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak Muskizko findegiko langile guztiei, Gabonak direla-eta bidalitako gutunean.
Konpainiaren zuzendaririk nagusienak eskertu die langile guztiei 2014 urtean egindako ahalegina: “batetik, azken urte honetan egoera latzari aurrez aurre begiratu behar izan diogulako; bestetik, orain arte egin behar izan ez ditugunak egin behar izan ditugulako hainbatetan eta, baita ohiko egitekoak ez ohiko moduez egin ere. Ondorioz, egungo egoera ez da guk nahi genezakeen bezain ona baina, txarrenean ere, 2013ko Gabonetakoa baino dezente hobea. Tunelpean jarraitzen dugu baina irteerako argia sumatzen. Eta meritua guztiona da.”
Etorkizuna noraezez josia azaltzen zaigun arren, Andreu Puñet kontseilari delegatuak hiru zertzelada zehatz nabaritzen ditu. Lehena, “Europako findegi-sektorea gaixorik dagoela eta etorkizuna nola-hala geureari eustea baino ez dela, beste zenbait findegi izan daitezen itxiko direnak eta, eskabidea suspertzen denean, burua altxatzerik izan dezagun.” Bigarrena, “merkatuak gure etsai izaten jarraituko duela eta bost axola zaiola gure patua. Alegia, goiari eusteko behar izango diren urratsak guk geuk baino ez ditugula jorratu behar izango.” Eta, hirugarrena, “amaitzear dagoen urte honetan frogatu dugula gauzak ondo egiteko gai garela, geureak eta inorenak bideratzeko, genekizkienak eta ez genekizkienak burutzeko. Eta honek esangura du, talde gisa, izaera zein jarrera onaren jabe garela, eta, aurrera begira, ildo beretik garatzen jarraitzeko ere gai izango garela.”
Puñetek amaitzen du bere gutuna langile guztiei gogoraraziz egokiera honetaz baliatu nahi lukeela “Administrazio Kontseiluaren zein Josu Jon Imaz presidentearen onespen eta esker ona adierazteko urtean zehar egindako ahaleginagatik, eta, bide batez, jai zoriontsuak opa izateko.”
Zorionak eta urte berri on! Bideoa, hemen.