Petronorrek jakinerazten du, datorren astearteko goizean zehar, hilaren 16an, larrialdietako simulakroa egingo dela Itsas Terminalean. Alegiazko froga egingo da, Autobabes Planaren (ABP) eraginkortasun-maila zertan den aztertu ahal izateko eta langileen trebakuntza suspertzeko. Ekintza honek Findegiaren eta Portuaren arteko trafikoa areagotuko du.
Honetaz guztiaz aldez aurretiko informazioa luzatu zaie Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei, ardura honetaz zer ikusirik duten eskualdeko zein Bizkaiko erakundeei, eta Portuan diharduten hainbat enpresari ere.
Horrez gainera, astelehenean, hilaren 15an, Eusko Jaurlaritzaren eraginez eta bere ardurapeko larrialdietako plan orokorraren arabera, larrialdietako sirenak jarriko dira indarrean, simulakro gisa, nolabaiteko ezbehar kimikoa izan zitekeelakoan Bilboko Portuaren inguruan, Muskiztik Santurtzira bitartean.