Petronorrek Urteko Jardunaldia izan zuen asteartean San Mamesen, bere orainaldiaz eta etorkizuneko erronkez, Petronor Barriaz adibidez, gogoeta egiteko.
Jardunaldian, Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatuaren, Lourdes Rodriguez Industria Gunearen eta Trading-en zuzendari exekutiboaren eta Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuaren hitzaldiak izateaz gainera, Findegiaren garapen eta erronkak sakonki aztertu ziren, Petronor Barria adibidez.
Jardunaldian zehar, krisiaren hasieratik, Petronor eragiketa emaitza negatiboekin bost urte zeramala gogoratu zen eta, 2013 arte, ondasun zein finantza irabaziei esker konpentsatzen zela gaineratu. Hala ere, 2013a Findegiarentzako inflexio puntua izan zen eta, bere historian lehen aldiz, amaierako emaitza negatiboak izan zituen. Honako hau bi egoeren ondorioa izan zen: eskaeraren jaitsiera handia eta FMUaren abian jartzearen eragiketarekin kointzidentzia. Ondoren, lehiakortasun estrategia planteatu zen, PAMRO- Eragiketa Tartearen Hobekuntzarako Plana-, urte amaieran norabidetuz eta Petronor Barria bihurtuz, eragiketa neurriak garatzeaz gainera, kultura aldaketa ezartzeko.
Gauzak beste modu batean egiteko xedez eta prozesatutako gordinen estrategian, plangintza ereduen egokitzean eta lurrun zein hidrogenoaren kudeaketan egindako aldaketak aztertu ondoren, Petronor tunelaren amaieran argia ikusten hasi eta egindakoa emaitzen kontuan islatu egin dela ondorioztatu zen. Findegiak bide onetik doa baina bere iraunkortasuna ziurtatzeko aurrera pausoak ematen jarraitu behar du.
Argazkiak, hemen.