Petronorrek gaur goizean aurkeztu du, Somorrostro Irakas-gunean, Planta Kimikoko Operadore Ikastaroaren edizio berria, -Lanbideren laguntzaz- goi mailako 30 tekniko operadore moduan heztera bideraturik dagoena. Ikasleen %60a inguruko herrietakoak dira (Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena).
Somorrostro Irakas-gunearen -eta Lanbideren- kolaborazioarekin, 9 hilabete ingurutan, ikasleek heziketa teorikoa jasoko dute eta Petronorren praktikak egingo dituzte. Gainera, bi tutore izango dituzte lagun ikastaro osoan zehar. Inbertsio estrategiko berriak abiaraztearen ondorioz, langile moduan sartzeko gai diren pertsona trebatuak edukitzea da hitzarmen honen xedea, baita aurre-erretiroen alorreko programa dela eta sortzen diren lanpostuak bete ahal izatea ere. Azpimarratu beharra dago, Ikasleen %60a Muskiz, Abanto eta Zierbenakoak direla eta, 2015 urtean zehar, operadore ikastaro hauekin jarraitzeko asmoa dagoela.
Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariaren aurkezpenaren ostean, Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak hurrengoa gogoratu die ikasleei: “talde honetan jokatzeko aukera lortu duzue eta orain zuen esku dago, 9 hilabete hauetan zuen balioa eta konpromisoa erakutsi behar duzue, ezinbestekoa da. Konpainietan pertsonak dira gauzarik garrantzitsuena, diferentzia islatzen dute, horregatik, guretzat, prestakuntza funtsezkoa da etengabe aldatzen den munduaren erronkak gainditzeko”.
Ildo beretik, Manu Núñez Petronorren Produkzio zuzendariak aukeraz aprobetxatzeko garrantzia azpimarratu du: “non zaudeten, zer lortu eta nora heldu dezakezuen kontzientzia izan ezazue. Gure laguntza izango duzue baina garrantzitsua da esfortzu handia egitea, baita kontzentrazioa eta ardura izatea ere, ez ezazue aukera galdu”.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.
Bideoa Youtuben, hemen.