Repsol Talisman Energyrekin akordio batera heldu da Kanadako konpainiaren gizarte kapitalaren %100a 6.640 miloi eurotan erosteko, 3.760 milioi euroko zorrarekin batera.
Eragiketa azkeneko bost urtetan Espainiako konpainia batek atzerrian egindako handiena da. Gainera, Repsol nazioarteko 15 petrolio konpainia pribaturik garrantzitsuenen artean kokatuko du, munduko energia mapan klabeak diren eta ahalmen handia duten guneetan egonik. Hidrokarburoen esplorazio zein ekoizpenean bere jarduera sendotuko du, konpainiaren hazkuntza higiarazlea baita.
Eragiketa amaitzean, Iparramerikak Repsolen duen pisua handituko du, hidrokarburoak esploratzeko sailean konpainiak erabiltzen duen kapitalaren %50a da eta. Hegoamerikan %22ko kapitala erabiliko da.
Gainera, Talisman erostearen ondorioz Repsol Taldearen ekoizpena %76 handiko da, eguneko 680.000 petrolio upel baliokide arte, eta gordekin bolumena %55 haziko da, 2.353 milioi petrolio upel baliokide lortu arte.
Azpimarratu beharra dago akordioa Repsolen lehiakortasun mailak sustatuko dituela, bere aktibo-zorroaren oreka handitu zein hobetuko du, baita Taldearen Upstream saila ere; hazkunde plataforma garrantzitsua izango da konpainiarentzat.
Bi enpresen batzordeak onartu eta gero, konpainiek datorren urtearen erdialdean transakzioa itxiko dute.