Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak baieztatu du Muskizko Udalak, 2009ko otsailean, Petronorren FMU proiektuari eta Kogenerazio Unitateari emandako jarduera zein obra baimenen legezkotasuna, aurretik Meatzaldea Bizirik Ekologista Taldeak zalantzan jarri bazituen ere.
Gogoratu dezagun, aurreko sententziak Muskizko Udalak emandako jarduera eta lan-baimenak baliogabetu zituela eta baliogabetze honen aurka Petronorrek eta Udalak berak helegitea aurkeztu zutela, orain Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat eman duen helegitea, hain zuzen ere.
Modu honetan, EAEJANk uste du, Eusko Jaurlaritzak –dagokion agintaritzaren arabera– emandako Ingurumen Baimen Integratuak onartzen dituela, bai egitasmoa bideratu ahal izatea eta bai IBI delakoak berak agintzen dituen aldaketak betearaztea ere, udal-jardueraren lizentziari zein ondoko lanen lizentziari dagozkienetan. Horretara, behin proiektua amaitua eta Ingurumen Sailak IBIren betekizunei zor zaien eraginkortasunaren ostean, Udalak eskubide guztia duela irekitze -lizentzia agintzeko eta, beraz, baimendutako baldintzetan jardunbidea zilegiztatzeko.
Era berean, Auzitegi berak amaitzen du esaten Muskizko Udalak hartutako erabakiak indarrean dauden Lur zein Hirigintza legeak errespetatzen dituela erabat.