Uxue Caballero eta Javier Manchon Petronorrek Twitterren zozkatu dituen Athleticen bi kamiseta ofizialen irabazleak dira.
Lehiaketa #ChampiLions Hashtag-arekin lehoiak animatzeko tweeta idaztean oinarritzen zen. Ondoren partaide guztien artean, eta ausazko zozketaren bidez, bi irabazleak aukeratu dira; kasu honetan Uxue Caballero eta Javier Manchon. Gainera, garaileek jaso duten kamisetaren modelo eta neurria aukeratu ahal izan dute.
Javier pozik aurkeztu da irabazleetako bat izateagatik: “asko poztu nau, zerbait irabazten dudan lehen aldia da”. Uxuek, bere aldetik, eskerrak eman nahi izan dizkio Petronorri “taldea animatzeko eta kamiseta janzteko aukera honengatik”.
Zorionak!