Navacel enpresa XIX. Marcelo Gangoiti Sariaren irabazlea izan da. Emilio Celorio Navacelen presidenteak enpresa eginkizuna aitortzen duen saria jaso du Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eskuetatik.
SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia, Cebek eta Somorrostro Irakas-gunearen ordezkariek osatzen dute Marcelo Gaingoiti sariketa-epaimahaia eta Navacel omentzea erabaki dute bere honako meritu hauek nabarmenduz: “lanpostuen sorkuntza, inbertsioak, berrikuntza eta gizarte erantzukizuna”. Emilio Celorio enpresaren presidenteak saria eskertu du hurrengoa azalduz: “Navacelek 50 urtetan lortutako esperientzia lan-talde baten gogoekin, ilusioarekin eta eraberritzeko kapazitatearekin bateratzen du. Guztion artean oinarriak ezarri ditugu datozen 50 urteetan zehar arrakastatsu izaten jarraitzeko”.
Igor Yebra Burdeoseko Opera Nazionalaren dantzari nagusia Marcelo Gangoiti sarien XIX. edizioaren gonbidatu berezia izan da. Bertan bere jarduera profesionala gogoratu du eta bere dantza eskolaz zein etorkizuneko proiektuez mintzatu da, dantzari izateaz harro sentituz: “13 urte damatzat maletekin gora eta behera baina ez naiz kexatzen, zorionekoa naiz gehien maite dudanean ari naizelako”.
Ekitaldian zehar Borja Liaño Muskizko alkateak Somorrostro Irakas-gunea zoriondu du “baloreetan, gizartearen oinarririk sendoenetan” irakasteagatik, eta Juanma Seco irakas-gunearen zuzendariak ospakizunean izandako guztiei eskerrak eman dizkie etortzeagatik.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak bere aldetik hurrengoa aipatu du: “sari honekin ondo egindako lana omendu nahi dugu. Euskadin esfortzua, lana eta une txarrak pasatzea zer den badakigu, baina mugitzen gara eta aurrera jarraitzen dugu. Horretarako burugogorrak izan behar gara eta egoskorra ere bazen Marcelo Gangoiti, eskualdeko gazteak lagundu nahi izateagatik. Setakeria on hori baloratu behar da, esfortzuaz, irmotasunez gure herria eraikitzen dugulako”.
Angel Maria Unzueta elizbarrutiko bikari nagusiak ekitaldian ere parte hartu du eta Marcelo jauna gogoratu du: “bera oso errotuta zegoen espiritualki ebanjeliora baina eskualdeko paisaia eraldatzen jakin zuen, esnaturik amestuz, eta hau da sari honek zentzu batean adierazten duena”.
Alexander Arriola SPRI-ren zuzendari nagusia, Iñaki Garcinuño Cebeken presidentea, Imanol Pradales, Ekonomia Sustapenerako diputatua eta Ezkerralde zein Meatzaldeko hainbat alkate eta enpresari, Petronorreko ordezkariak barne, bertan ere izan dira.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.
Bideoa Youtuben, hemen.