Petronorrek bere inguruko herrietan Findegiak izan duen eragin historiko-soziologikoari buruzko liburua aurkeztu du

“Petronor: un estudio histórico-sociológico de la influencia de la refinería en los municipios de su entorno” izeneko saiakera aurkeztu du gaur goizean Petronorrek.  Ikerketa eta bilketa lana da, 1972an Findegia martxan jarri zenetik Somorrostroko haranean izan diren aldaketa sozioekonomikoak biltzen dituena.

Saiakera ikerketa eta bilketa lana da, Petronorrek babestua, Deustuko Unibertsitateak editatua eta Jon Leonardo soziologoak idatzia – Angel Hormaechea zein Carlos Alvaradoren laguntzaz-. Liburuan Petronorren findegia 1972. urtean martxan jarri zenetik Somorrostroko haranean izan diren aldaketa sozioekonomikoak biltzen ditu, betiere garapen sozialaren eta ekoizpen-jardueraren arteko elkarreragina hari gidari moduan hartuta.

Jon Leonardo soziologoa, liburuaren egilea, Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuarekin, Borja Liaño Muskizko alkatearekin eta Marce Elorza Zierbenako alkatearekin izan da aurkezpenean.

“Lan hau duela sei urte hasi zen, 2008an, Petronorren kontseilari delegatua zen Manu De la Seni esker. Bertan gizartean izan diren aldaketak jasotzen dira, eta azpimarratu egiten da batez ere lehen sektorean jarduten zuten biztanleek izandako bilakaera, industria-gizartearen egitura ekonomikora aldatzean” gogoratu du Andreu Puñetek aurkezpenean zehar.

Jon Leonardok bere obra ezagutzera eman eta gero liburuaren ideia nagusia nabarmendu du: “liburuaren gai nagusia haranaren historian lehenaldia eta geroa izan dela azaltzea da. Somorrostroko haranaren historia ezin daiteke ulertu Petronorrik gabe, bere maila guztietan”.

Borja Liaño bere aldetik herrian Petronor izatearen garrantziaz mintzatu da: “bere parte hartzea erakunde ehunean, zerga moduan herriari egiten dion ekarpena eta lan postuak mantentzea zein berriak sortzea dira, izan dira eta izango dira Muskiz eta bere inguruaren garapenerako garrantzizko gaiak”. Ildo beretik Marce Elorzak lurrean daukaguna, jarduera osagarri moduan, mantendu behar dugula azpimarratu du, “hala ere, edo ‘Petronorrak’ ditugu edo ez dakit zer pasatuko den”.

Liburua eskuragarri dago euskarri digitalez nahiz paperezkoan, hemen.

Andreu Puñeten aurkezpena, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.