Petronorrek Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Batzordea sortu du. Talde honek, ISO 26.000 nazioarteko arauan oinarriturik, gizarteari arduratzen zaizkion zenbait parametroen arabera kudeatuko du lana.
Petronorrek Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Batzordea sortu du, gizarteari arduratzen zaizkion zenbait parametroen arabera, lana modu arduratsuan kudeatzeko. ISO 26.000 nazioarteko arauaren ildo nagusiez ari gara: Gobernagarritasuna, Gizarte Eskubideak, Lan Praktikak, Ingurumena, Eragiketa Praktika Zuzenak, Kontsumitzaile Kontuak eta Komunitatearen Garapenean Partaidetza.
Zuzendaritza Batzordeko kideek osatzen duten talde berri honek industria jarduerak oinarrizko zazpi gai hauek betez burutzen direla kontrolatuko du. Gauzatutako ideia zein ekimenak aldian behin aztertuko dira eta Petronorren Iraunkortasun Plana osatuko dute.