Petronorren Ideien Kudeaketarako Sistemak 141 iradokizun jaso ditu bere lehen hilabete eta erdian.
Petronorrek, pasa den abenduaren 2an, abian jarri zuen Ideien Kudeaketarako Sistema, bere sorkuntza sustatzeko asmoz, balio handiko ondarea baitira, bultzatu eta modu egokian kudeatu beharrekoak, etorkizuna bermatzeko.
Abenduaren 2an martxan jarri zenetik urtarrilaren 15erarte 141 ideia jaso dira: 74 2014ko Klima hobetzeko Kanpainarekin lotuak, gainerakoak operazio hobekuntzekin erlazioa daukate. Honako datu hauek Findegiaren langileen artean sistemak duen arrakasta baieztatzen dute.
Esan beharra dago Ideien Batzordea biltzen hasia dela, aurkeztutako iradokizunak aztertzeko eta bideratzeko. Erakundeak gustura egingo du lan neketsu hau, hala ere, proposamen kopurua dela eta, pazientzia eskatzen da erantzuna nahi baino gehiago luzatzekotan, baina ideia guztiek erantzuna izango dutela gogoratzen du.
Iradokizun guztiez arduratu, kudeatu, aztertu, baloratu eta erantzun ondoren Ideien Batzordeak bere behin-behineko abiaraztea zein osteko garapena diagnostikatuko du, sustatzaileekin etengabeko komunikazioa izanez.