Carlos Yoldik, Petronorren Enpresa Jardueretako koordinatzaileak, Álvaro Soaresek, Etenaldiaren Segurtasun koordinatzaileak, eta Moisés Chanfreutek, Drager enpresaren arduradunak, segurtasunari buruzko hitzaldia eman zieten, astelehenean, kontratistak diren enpresen eta findegiko Segurtasuna Koordinatzeko taldearen, Drager taldea barne, 40 teknikariri.
Bileran zehar 40 langile horiek, guztiak segurtasuneko teknikariak, Etenaldirako Petronorrek ezarri dituen segurtasuneko arauen berri jaso zuten. Halaber, Ingurumenari, logistikari, prestakuntzari, konplexura iristeari eta abarri lotuta dauden beste gai batzuk aztertu ziren, berariazko garrantzia emanez “Etenaldiaren Gidari”.
“Etenaldiaren Gidan” Petronorren segurtasuneko alderdi orokorrak biltzen dira; horien barruan sartzen dira egun dagoen legeria eta findegiaren barruko prozedurak, baita Etenaldian segurtasunaren arloan aplikatuko diren araurik behinenak ere.
Gida hori oinarri moduan hartuta hitzaldiaren helburu nagusia Etenaldian parte hartuko duen pertsonal guztiak Petronorren segurtasun arauak ulertzea eta barneratzea da, eta enpresa horiek euren menpekoei hori guztia betetzeko zorrotz eskatzea. Horregatik egunero, goizeko 9:00etan, bilera horiek egiten jarraituko da enpresa kontratistetako segurtasuneko teknikariekin.
Azpimarratu behar da bileran Etenaldiari buruzko bideo azaltzailea, Etenaldiaren Gida, kokapenen mapak, hondakinak bereizteko txartelak, Petronor News azken newsletter-a eta abar banatu zirela.