Petronorren suhiltzaile kamioiak, uholdeak zirela eta, Muskizko herri baliabideak laguntzera atera zen pasa den ostiralean, urtarrilak 30.
Pasa den ostiralean, urtarrilak 30, Muskizko Udalaren Larrialdi Zerbitzuak eta Babes Zibilak Petronorren laguntza eskatu zuten, uholdeak zirela eta herrian alarma laranja zegoelako. Eskaera honen ondorioz Petronorren suhiltzaile kamioia, langile eta potentzia handiko moto-ponpaz, ura ateratzen laguntzera irten zen.
Petronorren taldea ostiraleko 20:00etatik hurrengo eguneko 05:30etararte izan zen lanean. Muskizko Zerbitzu Teknikoek koordinatutako esku hartze honi esker jabego publiko zein pribatuan gertatu zitezkeen galera ekonomikoak saihestu ziren.