Prestakuntza-Operazio Teknikaria (POT-TOF) da PMGR antolakuntza ereduaren ezarpenarekin sortzen diren postu berrietako bat. Inolako dudarik gabe postu hau gakoa izango da pertsonen kudeaketan eta garapenean. Aurkezpen formala pasa den astean gertatu zen ekoizpeneko POT guztiak bertaratu ziren bilera baten, eta abagunea beste zuzendaritza batzuetako pertsonak figura hau antolakuntzako gainerako ataletan aplikatzearen komenigarritasuna aztertzera gonbidatzeko aprobetxatu zen.
Gizarte aurreratu batean enpresa lehiakor guztien oinarria eta abiaburua pertsonak dira, pertsona horien ezagutzak eta gaitasunak direlako diferentziak ezartzen dituztenak. Antolaketa egiteko PMGR eredu berriaren ezarpenarekin ahaleginak epe luze eta ertaina bereiztean eta gakoak diren arloetan gaitasunak garatzean egiten dira.
Ekoizteko gakoak diren arloen barruan hauek identifikatzen dira: prozesua, segurtasuna, energia, mantenua, inbertsioa eta prestakuntza. Gakoak diren arlo horietan guztietan garapenean lan egiten duen pertsona bat izendatzen da (pertsona batek arlo baten baino gehiagoren ardura izan dezake, baina beti dago pertsona bat arloko).
Identifikatu den arloetako bat pertsonekin, euren garapen eta prestakuntzarekin, lotuta egotea aurrerakuntza da. Diskurtsoa gaindituz antolakuntzaren ustez pertsonak aktibo nagusia direla adierazten du.