Rafa Orejas -Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate alorreko teknika-zuzendariordea- izango da Segurtasun, Lan Osasun eta Ingurumen Batzordearen lehendakari berria. Aurreko bost urtean kargu horretaz arduratu izan den Fran Fernandez ordezkatuko du.
Segurtasun, Lan Osasun eta Ingurumen Batzordearen helburua da langileen partaidetza eta prebentzio-esparruko esku hartzea. Hamalau lagunez osatua dago, langileen prebentzio-delegatuez zein zuzendaritzaren ordezkariez, erdi bana eratua. Zuzendaritzaren ordezkarietako berria izango da, aurrerantzean, Jose Ignacio Zudaire, Pertsona, Antolaketa eta Erakunde Harremanetarako zuzendaria.
Batzordea hilean behin bildu izaten da eta, horrez gainera, urtean behin edo birritan beste bileraren bat edo beste ere izan ohi da gai zehatzak aztertu ahal izateko.