Tamoin Konbertsio Etenaldian esku hartzen duten 40 enpresetariko bat da. Gaur egun, guztira enpresako 200 beharginek lan egiten dute Geldialdi horretan, eta horietatik % 75 inguru bertakoak dira. Ondokoak dira enpresaren jardun-arloak: muntaduren aurrefabrikazioa, mantentzea eta mekanizatu bereziei dagozkien lanak egitea findegietan, zentral termikoetan, zentral eolikoetan eta abarretan. Bizkaian sortu zen, eta findegiaren eraikuntza-prozesuan parte hartu zuen; horrez gainera, 32 urtean jarduten du Petronorren geldialdietan lanean.
1983. urtean, Tamoin enpresa, findegiaren eraikuntza-prozesuan esku hartu ondoren, Petronorren geldialdietan lan egiten hasi zen. “Hodiak instalatzeaz, ekipamenduen barruko piezak aztertzeaz eta aldatzeaz arduratzen gara, besteak beste”; hala azaltzen dute Tamoinen taldekide diren Iñigo Eguia, Juan Jose Ramiz, Valentin Lozoya, Enrique Belizon, Eneko Bilbao, Francisco Javier Romero, Gaizka Jorge eta Miguel Torresek. Kontrataren beharginik gehienek eurek jarduten dute geldialdietan, “hurbiltasunaren, baliabideen, ekonomiaren eta findegia ondo ezagutzearen kariz. 32 urteko eskarmentua dugu lan horietan”, adierazi dute, harro.
Haientzat, Petronor “lanik badagoen enpresa da, Abanto, Muskiz eta Zierbenako langabetuak kontratatzea lehenesten duena”. Guk ere lankideak ditugu hiru udalerri horietakoak. Segurtasun arloari dagokionez, Tamoinen taldekideen aburuz, “Petronorren ematen dituzten jarraibideak egokiak dira eta guk ez dugu atzean geratu nahi; horregatik eskaintzen diogu gardentasunik handiena, den-dena jakinarazten diogu eta gure langileria horretaz kontzientziatzen saiatzen gara”.
Buzoa jantzita eta kaskoa eta segurtasun-betaurrekoak aldean dituztelarik, ez dira alferrik igaro Petronorren geldialdien arloko esperientziari doazkion 32 urteok, sakonki ezagutzen baitituzte laneko xehetasun guztiak eta prebentzioaren garrantzia, ezen haientzat ere “lehenestekoa da geldialdi bakoitza ezelako istripurik gabe amaitzea, lan ona egiten baitugu”.