Gaur arratsaldeko 19:00ak inguruan amaitutzat jo dira, bart gauean izan diren fuel-isuriak biltzeko indarrean jarri diren garbiketa-lanak.
Oro har, uretara jausitako fuelik gehien-gehiena jaso ahal izan da, aldez aurretik kaiaren eta itsasontziaren artean bildurik zegoena. Kaia garbitzen jarraituko da eta bihar goizerako egoera erabat normalduko da.
Petronorrek instituzio zein erakundeen aldetik jasotako laguntza eskertzen du.