Etenaldia amaitzear dago

Etenaldia amaitzear dago eta Petronorrek Konbertsio unitateen abian jartzeari ekingo dio, helburu guztiak lortu ondoren; garrantzitsuena: “bajadun 0 istripu” izan dira.

Hilabete eta erdiko etenaldiaren ostean, gaur hasiko da F3 unitatean azkeneko mantenu fasea, 3 egunetan zehar luzatuko dena. Ondoren, 3. Plantako (Konbertsioko) eta 1. Plantako unitateen abian jartzeari ekingo zaio.

42 milioi euroko aurrekontuaz, Geldialdiko sei asteak normaltasun osoz igaro dira. 1.200 pertsona baino gehiago lanean izan dira azpimarratu beharreko ezbeharrik gabe, ondo egindako jarduerei eta prebentzio zein segurtasunean izandako kontzientziaziori esker.

Segurtasunean egindako esfortzu handia eta atal honetan barneratutako berrikuntzak (alkohol eta droga kontrola, segurtasun ekipoen alokairua…) aurrera pausoa izan dira, emaitza onak emanez: lortuta bajadun zero istripuen helburua.

Eskerrik asko konpromiso eta esfortzuagatik.