Etengabeko berrikuntzaren alde egindako apustuari jarraituz, FCCren kontrola modernizatu du Petronorrek. Horrela, sistema zaharraren ordez, modernoagoa, eraginkorragoa eta seguruagoa den beste sistema bat erabiltzen ari da.
Konbertsioa Kontrolatzeko aretoaren barruan Guneko tresnen seinaleak gordetzen ziren sarrerako antzinako armairuak kendu dira, eta baita seinale horiek prozesatzeko moduluak ere. Horrez gain, “HIWAY” motako datuak komunikatzeko bideak ordezkatu dira, eta “UCN” motako sare-egitura duen eta berriagoa den beste sistema sartu, “HPM” kontrolatzaileekin. Dagoeneko findegiko gainerako Kontroletan ere instalatuta dago: 1. instalazioa, 2. instalazioa, Coker eta Portua, hutseko unitatean izan ezik.
Kontrol banatuko sistema berriak aldaketa handia ekarri du segurtasunari dagokionez; ez hainbeste maila operatiboaren erabilerari dagokionez. Antzinako sisteman, “Box” izeneko zortzi kutxa kontrolatzaileen taldeek hainbat eremu seinale barne hartzen zituzten, eta huts egiten bazuten, ordezko bat zuten. Hala ere, bigarren aldiz huts egiten bazuten, kontrol-pantailak daturik gabe geratzen ziren. Hori gertatzen zenean Kontrol Aurreratuei edo Tresna Tailerrari jakinarazi behar zitzaien arazoa, sistema lehenera zezaten.
Teknologia berriari esker, erredundanteak diren kontrol-txartel elektronikoak dituzte barruan kabinek, beraz, batek huts egiten badu, ordezko bat dago. Bestalde, datu guztiak kudeatzeko gaitasuna eta transmisio-abiadura ere hobetu egin dira komunikabide berriekin. Sistema horrekin, matxuraren bat gertatzen bada, ez du ia eraginik izango instalazioaren egonkortasunean.
Hori horrela, David Lobok, Kontroleko operadoreak, kontrol-sistema horrekin nahikoa probatuta dagoen eta ongi dabilen teknologia sendoa dutela adierazi du. Hauxe esan du: “Guk lasaiago egongo gara, segurtasuna ematen digulako”.