Petronorrek Instalazioko Operadore Ikastaroaren deialdi berria abian jarri du

Petronorrek Instalazio Kimikoko Operadore Ikastaroaren deialdi berria abian jarri du, 25 ikasle operadore moduan trebatzeko xedez.

Somorrostro Irakas-gunearekin batera, eta gutxi gorabehera 9 hilabetetan zehar, ikasleek trebakuntza teorikoa jasoko dute eta Petronorren praktikak egin ahal izango dituzte.

Hautapen prozesuan sartzeko ezinbestekoa da deialdian izena ematea, webgunearen bidez,  gaurtik hasita, martxoaren 27ra bitartean (22:00ak arte). Esan beharra dago Petronor aukera berdintasunaren aldekoa dela, horregatik desgaitasun-ziurtagiririk baduzu ez ahaztu eskabideari eransten.

Deialdian honako titulazioak sartzen dira:

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

•    ADARRA: ELEKTRIZITATEA – ELEKTRONIKA

   – Automatizazioa eta industri robotika
   – Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak

•    ADARRA: FABRIKAZIO MEKANIKOA

    – Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan
    – Diseinua fabrikazio mekanikoan 
    – Eraikuntza metalikoak

•    ADARRA: INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

    – Mekatronika industriala
    – Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen proiektuen garapena
    – Instalazio termikoak eta fluidoen instalazioak mantentzeko lanak eta horien muntaketa

•    ADARRA: KIMIKA

    – Kimika industriala

Halaber, gaur egun indarrean ez egon arren honako titulazioak ere kontuan hartuko dira:

•    ADARRA: ELEKTRIZITATEA – ELEKTRONIKA

    – Instalazio elektroteknikoak
    – Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak

•    ADARRA: FABRIKAZIO MEKANIKOA

    – Proiektu mekanikoen garapena
    – Mekanizazio bidezko produkzioa

•    ADARRA: MANTENTZE-LANAK ETA ZERBITZUAK PRODUKZIOAN

    – Ekipamendu industrialaren mantentze-lanak

Informazio guztia, hemen.

Izena eman, hemen.