Estíbaliz Orella, Pau MarÇal eta Petr Daniel dira Vertisub-ek findegian etenaldirako duen erreskate-taldeko hiru kideak. Nazioarteko enpresa da eta dagoeneko 25 urteko esperientzia du. Muskizko findegian 2009. urtean hasi zen gutxi gorabehera jardueretan parte hartzen, eta URF eraikitzen ere aritu zen, etengabeko erreskate-taldearekin.
Geldialdiaren barruan industria-erreskateaz arduratzen den taldea da eta gune konfinatuetan, eremu garaietan edo sarbide zaila dutenetan aritzen dira. Horrez gain, segurtasun-sokak jartzen laguntzen dute.
Baina…nola egiten dute lan? Larrialdia bada Petronor enpresaren Segurtasun Koordinazioari, Zerbitzu Medikoari eta Vertisub enpresari jakinarazten zaie aldi berean. Behin abisua jasota, erreskate-taldea zaurituarengana joaten da eta, beharrezkoa bada, Zerbitzu Medikoari bidea errazten dio; bestela, zauritua aztertu eta zuzenean eramaten dute anbulantziara.
Segurtasunari dagokionez, taldeko hiru kideek diote Petronor oso prestatu dagoela segurtasun eta prebentzio gaietan. “Geldialdi gehiagotan lan egin dugu hemen, eta azkenean, horiek egiten dituztenek dute esperientzia. Gainera, Drager-en laguntza ere badugu”, adierazi dute.