Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako berrehun auzokide baino gehiagok “Repsol Más Petronor” txartela eskatu dute. Honi esker, Bizkaiko Petronor, Repsol eta Campsa zerbitzuguneetan litroko bost zentimoko deskontua, gehienez, izango dute. Txartela eskatu dutenek beren etxean jasoko dute hamar egunetan.
Txartela Findegia kokaturik dagoen hiru udalerrietako 18 urte baino gehiagoko herritar guztiek eskatu dezakete. Txartela aurkeztuz, 3 zentimoko berehalako deskontua lortuko da gasolina normalean eta gasolioan, 5 zentimokoa Premium baldin bada. Gainera, txartel honen bidez ere Bizkaitik kanpoko Repsol Taldearen zerbitzugune guztietan zentimo bateko deskontua izango da. Eskaerak hemen egin beharko dira.
Merkatuan hainbat txartel mota daude, Repsol Taldearen barruan ere, fidelizazioak eta bestelako zerbitzuzkoak. Guztiarekin, konparatu daitekeen deskontu txartelen artean, “Repsol Más Petronor” eskaintzarik lehiakorrena da.
“Repsol Más Petronor” ez da ordaintzeko txartela, deskontuak jasotzeko balio duena baizik. Ez da enpresei zuzendutako txartela, ezin daiteke bezeroak izan ditzaken besteekin erabili, eta ez dauka iraungitze datarik. Bi urtero automatikoki berrituko da, erabiltzaileak berritu aurreko data baino sei hilabete lehenago behin behintzat erabili baldin badu.
Petronorren auzokideei bezala, Repsol Taldearen gainerako findegien (A Coruña, Cartagena, Puertollano eta Tarragona) inguruko lau herrietan bizi direnei ere eskainiko zaie.