Energia Klusterraren Zuzendaritza Petronorren bildu da, Ignacio Martin presidentea eta Jose Ignacio Ormaeche zuzendari gerentea bertan zirela. Batzarra amaitzerakoan Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte.
Energia Klusterraren gobernu organo honek bere batzarrak antolatzen ditu, txandakako moduan, zuzendaritzan bertan ordezkaturik dauden enpresen egoitzetan, honela ere elkarkideen industria instalazioak gertutik ezagutuz.
Energia Klusterra irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta barne hartzen ditu Euskal Herriko energia sektorearen balio-kateko enpresak (energia operadoreak, ekipo zein osagaien ekoizleak, ingeniaritzak eta zerbitzu enpresak), Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarea eta administrazio publikoko erakundeak. Energia Klusterra 1996. urtearen amaieran sortu zen, Eusko Jaurlaritzak industria sarearen lehiakortasuna sustatzeko zuen politikaren eremuan.
Gaur egun energiaren alorrean aktibo dauden ehunka enpresa eta erakundek osatzen dute Elkartea, maila globalean 45.000M€ inguru fakturatzen dutenak, mundu osoan 58.000 langile dituztenak, horietatik 16.000 Euskadikoak. Enpresa hauek urtero 400M€ baino gehiago inbertitzen dute I+Gn.
Bideoa, hemen.
Bideoa Youtuben, hemen.