Petronorrek 900 pertsona baino gehiagoren hautagaitzak jaso ditu bere Kimika Instalazioko Operadore Ikastarorako.
Joan den martxoaren 27an amaitu zen Kimika Instalazioko Operadore Ikastaroaren deialdi berrirako hautagaien eskaerak jasotzeko epea eta 900 pertsonak baino gehiagok eman dute izena. Horietatik %20 inguruko udalerrietakoak dira.
Izangaien lehenengo hautapena egin eta gero, proba psikoteknikoak eta elkarrizketak egingo dira maiatzean eta ekainean. Prozesuaren fase bakoitzean, parte-hartzaile guztiek euren hautagaitzaren egoeraren berri zehatza jasoko dute.
Azkenean, hautatutako 25 ikasleek irailaren 7an hasiko dute ikastaroa eta 2016ko maiatzean amaituko dute.