Repsol Taldeak Go programa abian jarri du 2015-2018 aldian emaitza garbi errepikaria 1.000 milioi euro handitzeko helburuz.
Go Programaren bidez, iraunkortasuna bermatzeko eta epe luzera emaitzak izateko asmoz, Konpainiaren alor eta enpresa guztietan hobetzeko ekimenak identifikatu eta ezarriko dira.
Petronorren langile guztiek ideia berritzaileak aurkezteko eta eguneroko lana egiteko modu berriak planteatzeko aukera izango dute, etengabeko hobekuntzaren bidez, eraginkortasuna handituz. Gainera, Muskizko findegiak Petronor Barriaren alorrean eta Ideien Kudeatzailea Sisteman jada eginda dagoen lana aprobetxatu behar du, proiektu berri honetan lortu nahi den helburuari lotutako ekimenak identifikatuz.
Laneko inguruneko errealitatean aplika daitekeen hobekuntzarako ideiak dituenak bere taldeko edo beste eremu batzuetako lankideekin partekatu dezake, eta baita ere bere arduradunari esan, ekimena martxan jartzen eta garatzen laguntzeko.
Konpainia eraldatzeko eta etorkizunerako prestatzeko aukera da.