Petronorrek, bere inguruko gizartearen eskarietara zein itxaropenetara gero eta gehiago hurbiltzen jarraitzeko konpromisoaz, Repsol Más Petronor txartela atera du. Txartela honen bidez Petronorren auzokideek Repsol erregaietan deskontuak izango dituzte.
Laster 50 urte beteko dira Petronor inguruko gizartearekin lotu zenetik eta bere sorreratik, auzokide ona izateko helburuz, etengabeko urrats irmoak eman ditu. Orain beste urratsa eman du Repsol Más Petronor txartela ateraz. Honi esker Findegiaren auzokideek (Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako biztalanleek eta zehazki 48500, 48508, 48540 eta 48550 posta-kodeetako egoiliar guztiek) erregaietan litroko 3 zentimoko deskontua izango dute (5 zentimokoa Premium bada), Petronor, Repsol eta Campsaren Bizkaiko gasolina-zerbitzugune guztietan; era berean, litroko zentimo 1eko deskontua izango da Taldeak Espainian dituen zerbitzuguneetan ere. Doako txartela da, kuotarik gabea eta erabiltzaileari ezelako kosturik eragiten ez diona.
Azpimarratu beharra dago txartel horren erabiltzaileak “Petronorren auzotar-erkidegoaren” kideak izango direla, promozio bereziak eskainiko dituen topagunearen kideak alegia.
Txartela eskatu, hemen.
Prentsa Oharra, hemen.