Petronorrek jakinerazi nahi du VB3 eta Gordin 2 unitateak abian jartzeari ekin zaiola, mantenu lanak amaitu ostean.
Abian jartzeak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da lantzean behin zuziren baten edo besteren garra gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.
Aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, etenik gabe kontrolatuko dira isuriak, baita atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.