Cesar Gallo Repsol Fundazioaren presidenteordearen erretiroa dela eta, Petronorrek publikoki Muskizko findegiaren eta inguruaren alde emandako laguntza eta prestasuna eskertu nahi dio.
Granadako Unibertsitatean Kimika Zientzietan lizentziatua eta Meatze Eskolan Petrolioaren Teknologian diplomaduna, Cesar Gallok 40 urte baino gehiagoko lan ibilbide emankorra izan du Repsol taldean eta, zehatz-mehatz, 2006tik Petronorren interesetatik gertu izan da, lehendabizi Finketa zein Marketing zuzendari nagusi gisa eta, ondoren, Repsol Fundazioaren exekutibo gorena izanik.
Neurri handi batean, Cesar Gallori zor zaio Repsolen laguntza Lanbide Heziketa Beka planean, zeinetan Abanto, Muskiz eta Zierbenako 400 gazte onuradun izan dira, 1 milioi euroko aurrekontuaz. Dudarik gabe Euskal Herri osoko LH beka planik handinahiena.
Era berean, bere aginpidean, Petronorrek energiaren inguruko sentiberatze eskola programak abian jarri ditu, baita Energia-eraginkortasuneko eta Energia eta Ekintzailetza jardunaldiak ere, teknologia zein enpresa sareei zuzendutakoak.
Eskerrik asko.