Petronorrek, maiatzaren 27, 28 eta 29an, BEC-en antolatutako Oil & Gas sektorearen Azokan parte hartu duten 20 profesionalen bisita jaso du gaur.
Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikaria gidari, Oil & Gas sektorearen 20 profesionalek instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan dute, baita Petronorren industri proiektuaren garapen kronologikoaren berri jaso ere. Atxurrak findegiaren prozesuei, destilazioari, finketari, produktuei, unitateei zein biltegiratzeari buruz mintzatu zaie. Gainera, FMUaren kontrol gelan izan dira. Bihar ekitaldiaren beste partaide taldea Petronorrera gerturatuko da.
Bisita hauek izateaz aparte, Petronorrek azokan parte hartzen du, Iñaki Sendin Mantenu buruak eta Rafael Gonzalez Zerbitzu Teknikoen Prozesu buruak hitzaldi bana eskainiko baitute. Sendin, Findegian, maskorren abiarazteak kontrolatzen dituzten serboei buruz mintzatu da gaur, dauden motak, dituzten ohiko hutsegiteak eta mantentzeko moduak aipatuz. Gonzalezek, bere aldetik, Andel Parkeko Mugimenduen Kudeaketa Sistemari buruz hitz egingo du; sistema honek Andelen gunean egiten diren ontzialdatzeak automatizatzea eta programatzea ahalbidetzen du.