Petronor-Muskiz Eskubaloi Klubaren neskak Zilarrezko Ohorezko Mailara igo dira Suregranca talde kanariarrari 18-15 irabazi ostean, Muskizen izandako emakumezkoen lehen mailako Estatu Txapelketan.
Muskizko kiroldegian izan da, pasa den asteburu honetan, emakumezkoen lehen mailako Estatu Txapelketaren fase finala. Baztango Kirol Taldea laugarren izan zen, Opticalia B.M. Manzanares-ek hirugarren postua lortu zuen eta Club Balonmano Suregrancak bigarrena, Petronor-Muskiz Eskubaloi Klubaren aurka, atzo, 18-15 galdu ostean. Muskiztarrak, beraz, Zilarrezko Ohorezko mailara igo dira.
Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna Suregrancaren neskei trofeoa emateaz arduratu zen.
ZORIONAK NESKAK!
Argazkiak, hemen.