Petronorren suhiltzaileek parte hartu dute Mapfreren XXIV. Jardunaldien barruan Ispasterren antolatutako suteak ekiditeko txapelketetan, laugarren postua lortuz mahuka profesionalen frogan.
Bi urtero, Mapfre Global Risk-ek suteak ekiditeko txapelketak antolatzen ditu, bere asegurudunentzako egiten dituen Segurtasun eta Aseguruen Jardunaldi Teorikoen barruan. Petronor bere aseguruduna da, horregatik Ivan Mercado, Jon Martinez eta Luis Carlos Asanza Findegiaren suhiltzaileak, Iñaki Axpe Segurtasun buruarekin batera, Ispasterreko Sueskola praktika zelaira gerturatu ziren pasa den ostegunean, lehen aldiz, jardunaldietan parte hartzeko.
Guztira 17 enpresa eta 58 suhiltzailek hartu zuten parte sua amatatzeko 4 eszenatoki izan zituen txapelketan (3 ez profesional eta 1 profesionala): banakako itzaltzailea, binakako itzaltzailea, mahuka ez profesionala eta mahuka profesionala, zeinetan Petronorren suhiltzaileek parte hartu zuten, bederatzi taldeen artean laugarren postua lortuz.
Jardunaldiak amaitu ostean bazkaria izan zen. Bertan partehartzaileei domina eman zitzaien txapelketaren oroigarri. Gauez, partaideek, irabazleek eta Mapfreren asegurudunek (570 pertsona inguruk) Bilboko Bizkaia Frontoian izandako galaz gozatu zuten; bertan sari emanaldia izanez.
Argazkiak, hemen.