Petronorrek Gallartako, Las Karreraseko, Muskizko eta Sanfuenteseko erretiratu elkarteen artean, maiatzaren 30an, Athletic eta Barçaren arteko Kopa finala ikusteko bidai 2 (sarrerak, hegazkina eta hotela barne) zozkatu ditu. Carmen Urrutxua eta Ana Santos Sanfuenteseko auzokideak izan dira sarituak, Camp Nouen, Bartzelonan, partiduaz gozatzeko.
Petronorrek 2 bidai oso, sarrerak barne, zozkatu ditu inguruko erretiratuen elkarteen artean. Azkenean, Sanfuenteseko elkartea izan da sariaren garailea eta Carmen Urrutxua zein Ana Santos izango dira Bartzelonara, Kopako finalaz gozatzeko, bidaiatuko dutenak.
Ana pozik aurkeztu da finalera joateko aukera honengatik, “asko poztu nau, ez nuen espero eta jakin dudanean eskuak altxatu ditut zelaian izango banintz bezala”. Carmenek, zozketari dagokionez, oso ekimen ona dela esan du, “nagusiez gogoratzea ondo dago”.