BEAZek (Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Zentroa) berrikuntza teknologikoko proiektutzat jo du Petronorren Andeletako Mugimenduak Kudeatzeko Sistema (MKS).
Petronorren Andeletako Mugimenduak Kudeatzeko Sistema (MKS) abian jartzen denean, besteak beste, 110 andelen eta 4.000 linearen monitorizazio automatizatua ezarriko da, alarma sistema hobetu egingo da eta atmosferarako hainbat gas emisio ezabatuko dira. Helburu nagusiak dira kostu ekonomikoak ahalik eta gehien murriztea, optimizazio energetiko handiagoa lortzea, ingurumenaren gaineko eragina arintzea eta segurtasuna bermatzea, horrek guztiak sektoreko beste enpresa batzuekiko lehian dakarren hobekuntzarekin batera.
BEAZek proiektua berrikuntzatzat jo duenez gero, Sozietateen gaineko Zergan %15eko kenkaria izango du, berrikuntza teknologikoko jarduerengatik. Sistema honen parte bat ere ikerketa eta garapen proiektutzat jo zuen SPRIk, eraldaketa lehiakorrerako Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, beraz, Sozietateen gaineko Zergan kenkaria ere izango du.