Petronorreko sail desberdinetako hemezortzi pertsona eta Tecnaliako espezialitate desberdinetako ikerlariak bildu ziren atzo (osteguna), helburu bikoitza izan zuen lanerako lehenengo jardunaldian. Tecnaliaren partetik, aplikazio industrialetan egindako aurrerapenak ezagutaraztea, horiek garatzen ari diren ikerlarien eskutik. Petronorren partetik, aldiz, hobetu daitezkeela uste den gaien berri pertsonalki ematea.
Berrikuntza Irekia izeneko programaren barruan sartzen da jarduketa hori, Petronor Berriaren erronkaren baitan: ez da emaitza bilakatuko diren ekimen berriak sortzera bideratutako ideia propioak kudeatzeko sistema bat ezartzearekin konformatzen eta horrez gain, ondo daki beste batzuetan ideiak kanpoan egoten direla eta erakundea horiek identifikatzeko gai izan behar dela, barruko prozesuetara gehitzeko eta horiek ere emaitza bilakatzeko.
Denok dakigunez, Petronor Barriaren erronka nagusietako bat da beti egin izan dena egitearekin ez konformatzea. Beste modu batera esanda, guztia eztabaidatzeko ahalmena izatea eta balio handiagoko irtenbide berriak aurkitzen saiatzea. Laburbilduz, gauza desberdinak egitea, berrikuntzak egitea.
Eta bide horretan, Petronorrek Tecnaliaren laguntza izango du atzotik hasita. Euskal Herrian kokatutako ikerketa zentro ospetsua da Tecnalia, eta arlo desberdinetako 1.400 ikerlari ditu.